XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Obeto iruditu zaio, ta eramantasunez ola erabaki du, au egitea: jarrai eta iraun bide ematen zaion artean, leenegi alde batera nabarmendu gabe; ta, esan degun bezela, bere egitekoaren eskakizun berriekin leiala izanaz.

Seminarioa ez da itxi.

Seminarioa ez da il.

Seminarioa, zailtasunekin eta bide apaletik; baiñan bizi da.

Zenbaitan oso estimagarri diran iritzien aurka ere joan da.

Iritzi auek Seminarioa istea nai zuten; bertan geldi-aldi bat egitea.

Baiñan naiago izan du ta naiago du berean iraun, naiz eta zailtasunak izan, naiz eta eskarmentuak eduki.

Esturarik gabe oartzen da garrantzizkoak dirala gizartetik eta Elizatik eldu zaizkion eta etorriko zaizkion aldaketak.

Uste du, ordea, ori dana bizi litekeala lengoarekin erabat moztu gabe; ta, jakiña, lengoaren mendeko egon gabe; oraiñarekin egiati, eta geroari buruz esperantzadun izanaz.

Seminarioko Eguna dala ta, alde batetik Jaunagan dezagula sinismen bizia, berak esan bait-zuan, Ni zuekin nago egunero munduaren azkeneraiño; ta bestetik, berriro diozutegu zeiñen gogozko ta bearrezko zaigun zuen laguntza, era berean azalduaz zuen serbitzurako gaituzutela pastoral-ekintzan dituzuten bearretarako.

Langintza berean gabiltzanok Jaunak bete gaitzala guziok bere poztasun eskura-gaitzez, bere esperantza kementsuaz.

Donostian, 1971, Azaroak 29.

SEMINARIOKO ERRETOREA TA BURU DAUDENAK.